Hasiera > Atalak
Noiz: 2019ko azaroaren 12an, asteartea, 19:00etatik 20:00etara
Non: Iruñeko Planetarioko Tornamira aretoa
Izenburua: "Irrati-astronomiako egungo erronkak"
Hizlaria: Cristina García Miró, oinarri oso luzeko interferometriako zientzialaria (VLBI, ingelesez) Square Kilometre Array satelitearentzat (SKA) Joint Institute for VLBI ERIC erakundean (Herbehereak).
Laburpena: Irrati-astronomiaren jatorriak irauli egin zuen astrofisikaren eremua, pulsarrak deskubritu eta galaxia aktiboen eta quasarren izaera ulertu baitziren. Gaur egun, ezinezkoa da kosmosa ikertzea uhin luzera diferenteko behaketez baliatu gabe, hau da, maiztasun anizkoitzeko astronomiaz baliatu gabe. Berriki, grabitazio-uhinak eta oinarrizko partikulak unibertsoan gertatzen diren prozesu bortitz eta energetikoen ikuspegi osagarri bat ematen ari zaizkigu. Irrati-astronomiak irudietan zoom egiteko ahalmen handia du, eta baliabide ezin egokiagoa da kosmosean gertatzen diren prozesu fisikoak azaltzeko. Hitzaldiaren xedea irrati-astronomiak azken belaunaldiko irrati-teleskopioen laguntzaz egindako ekarpen giltzarriak errepasatzea da (Square Kilometre Array izeneko irrati-teleskopioarekin, esaterako), baita gaur egun dituen erronkak azaltzea ere.