Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

Jardunaldion helburu nagusia eztabaidatzeko eta elkarrekin egoteko parada ematea da, kezkak, ideiak, problemak eta soluzioak ematearren eguneroko lanean erabiltzaileei –gure lanaren xede– arreta pertsonal eta zuzena emateari dagokionez, hori baita oinarrizko zeregina liburutegi batentzat. 

Liburutegiak oinarrizko espazioak gara (sozialak, inklusiboak eta kolaboratiboak), bertan gauzatzen baita unibertsitateko campusetako bizitza akademikoa. 

Etengabe ari gara gure espazio fisikoak berregokitzen ongi uztartzeko, batetik, ikaskuntza aktiboko eta elkarlanean ikasteko inguruneak eta bestetik kontzentraturik egotekoak, eta baita bestelakoak ere, hala nola atseden hartzeko guneak edo sozializatzekoak. Halaber, posible da liburutegiok transferentziaren katalizatzaile bihurtzea, eta jende guztiarentzat irekiak dauden laborategiak, tailerrak eta espazioak hartzea bere barrenean.  

Jardunaldi hauen xedea eztabaidaren eta lanaren bidez esperientziak partekatzea da, hizpide izanik liburutegiek nola sortzen duten komunitatea unibertsitateen barrenean eta nola hartu behar duten erdiguneko lekua campusetan, unibertsitateko komunitateko kideek elkarrekin egoteko, eztabaidatzeko, atseden hartzeko eta lasai egoteko leku moduan.   

Topaketa horretarako, beraz, eztabaidagai izanen dira erakusmahaietatik ikusten diren jokaerak, haien bidez liburutegiak egokitzeko proposamenak egin daitezen, eta baita erabiltzaileen ohituren aldaketa ere.