Hasiera > Jornadas de Buenas Prácticas en Atención a Espacios y Usuarios Bibliotecas G9
Jardunaldi hauek liburutegietako guneei buruzkoak izanen dira. Inoiz baino agerikoagoa da liburutegiak zein garrantzitsuak diren komunitatea sortzeko, plaza publikoa baitira, agora. Lelo hau aukeratu da jardunaldietarako: “Gune irekiak, gune biziak”.
Jarandillan, Jacan, Almagron eta Mieresen egindako jardunaldien arrakasta ikusirik, guneen eta erabiltzaileen arretari buruzko jardunaldien bosgarren edizioa eginen dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2024ko irailaren 26an eta 27an, Unibertsitateko Liburutegiak antolaturik.