Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

NUP-ek dibulgazio zientifikoko 77 hitzaldi eskaintzen ditu Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat

Interesa duten ikastetxeek beren eskaerak “online” bidali behar dituzte urriaren 15era arte

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) epea zabaldu du eskaerak aurkezteko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako (LH) ikasleei zuzendutako dibulgazio zientifikoko hitzaldien programan. Hitzaldiak 2024-2025 ikasturtean emanen dira.  Eskaintza www.charlascientificas.com, webean dago kontsultatzeko, eta zenbait gairi buruzko 77 hitzaldi ditu. Horietatik 43 gaztelaniaz emanen dira, 11 euskaraz eta 23 ingelesez. Interesa duten ikastetxeek beren eskaerak “online” bidali behar dituzte urriaren 15era arte.

Informazio gehiago