Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Hitzarmena foru gobernuaren ZTIM proiektuaren barnean dago, eta NUPeko Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak hartzen du parte bertan
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) berritu egin du hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin, ZTIM bokazioak sustatzeko emakume gazteen artean (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika). Hitzarmenaren arabera, NUPeko ZTIM titulazioetako emakumezko ikertzaileek, doktoregaiek eta masterreko azken ikasmailetako ikasleek zientziarekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikarekin lotutako lantegi esperimentalak egingo dituzte ikastetxeetan, emakumeen zeregina ikusarazteko eta esparru akademiko horietan has daitezen sustatzeko. Zehazki, Nafarroako lau ikastetxeetako 1.321 ikasle osotara, aurreko urtean baino 323 gehiago izango dira ekintza horren onuraduna.