Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Hitzaldia: Zure garunak engainatu egiten zaitu eta bere arrazoiak ditu, Joaquín Sevilla

Zientzia Tabernan. Tutera 2016. Apirilaren 14an, ostegunean, 19:30ean

Charla tu cerebro te engaña, por Joaquin Sevilla Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Tuterako campusa
Laguntzaileak: Letras a la Taza liburudenda-kafetegia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU)


Pertzepziorako giza-sistemak (informazioa atzematea eta prozesatzea) bilakaera jakin bat izan du, dagoen informazioari ahalik eta probetxurik gehien ateratzeko, eta horretarako erabakiak hartzeko arintasuna zehaztasunari nagusitu zaio. Ezin daiteke denbora gehiegi pasatu horko hori lehoi gosetu bat ote den hausnartzen. Eta sistema hori engainatzea ez da hain zaila, ikusmenaren eta entzumenaren eta abarren ilusioen kasuan ikusten dugun bezala. Batzuek zintzo erabiltzen dituzte engainu horiek, gu gozarazteko (magialariek eta musikariek), beste batzuek erdi zintzo (marketineko adituek), eta beste batzuek batere zintzotasunik gabe (igarleek eta aztiek).

“Zientzia tabernan” zikloaren helburua da zientzia eta teknologia gizarteari hurbiltzea kafetegi bateko giro lasaian  (Letras a la taza liburu-dendakoan, Herrerías kaleko 7 zenbakikoa). Horretarako gai interesgarriak programatu dira, antolatzaileek “tabernako esperimentuak” esaten dietenekin, zeinek edukiak era atsegin eta dibertigarrian bistaratzeko aukera ematen baitute.