Hasiera > Berdintasunerako Unitatea > Azkeneko albisteak
Heldu den astelehenean, urriak 19, Emakumezko Idazleen Egunaren beste edizio bat ospatuko da, Liburutegi Nazionalak eta Klasiko eta Modernoen Elkarteak antolatua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak bat egin du bigarren urtez ospakizunarekin, Unibertsitateko Liburutegiaren, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren eta Berdintasunerako Unitatearen bitartez. Hautatutako egileen testuen irakurketa publikoa eginen da, zoom bidez, COVIDaren aurkako neurriei egokitzeko.
Irakurketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zoom esteka honetara sartuz:
https://unavarra.zoom.us/j/93181410617
Irakurketa 12:00etatik 12:30era eginen da.
Hemen aurkitzen ahal dituzue “El esfuerzo cotidiano de las mujeres” izenburupeko V. edizio honetarako aukeratutako testuak:
http://diadelasescritoras.bne.es/edicion-2020/
Zoomen ikusiko dugu elkar!