• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Santander Estudios Bekak| NUP | ERASMUS ez diren naioarteko mugikortasun egonaldiak

Aurkezteko epea 2022ko martxoaren 17tik apirilaren 29ra.

Epea: 2022ko martxoaren 17tik apirilaren 29ra.

XEDEA

2022-2023 ikasturtean mugikortasun-programa hauetakoren batean parte hartzen ari diren ikasleentzako laguntzak: ISEP, aldebiko hitzarmenak, Martín de Rada eta Palafox.

OINARRIZKO BETEBEHARRAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotze eta Lankidetza Atalaren Mugikortasuneko Nazioarteko Programen 2022-2023 ikasturteko deialdian aukeratutako espedienterik hoberenak dituzten graduko eta masterreko ikasleen artean banatzen dira laguntzak, batez besteko nota ponderatuaren arabera (espedientearen batez besteko nota / titulazioaren batez besteko nota).

ZENBATEKOA

Banco Santanderrek 150 euro ematen ditu hilean 4,5 hilabetez seihileko bateko egonaldietarako (lehen edo bigarren seihilekorako), eta 9 hilabetez ikasturte osoko egonaldietarako.

INFORMAZIO GEHIAGO

Deialdiari buruzko informazio gehiago, hemen: https://app.becas-santander.com/es/program/becas-santander-estudios-upna-movilidad-internacional-no-erasmus-2022-2023