• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Ekintzailetzako proiektuak dituzten Ikasketen Amaierako Lanen Nafarroako Rural Kutxa Sariak

Xedea

Deialdi honen xedea honako hau da: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ikasketen amaierako lanetan landutako ekintzailetzaren alderdi desberdinak aitortzeko balio duten sariak emateko prozedura arautzea, lan horiek helburu hauetara bideratuak dauden kasuetan:

  1. Enpresa bat sortzeko aukera emanen duen enpresa-proiektu bat garatzera bideratutako gradu amaierako lan edo master amaierako lan bat egitea.
  2. Aurkeztuko den proiektuaren oinarri izan daitezkeen eta merkaturatzeko modukoak izan daitezkeen produktu edo zerbitzu berritzaile, sormenezko edo teknologikoak edo zeinahi jakintza-arlotakoak proposatzen dituen gradu amaierako lan edo master amaierako lan bat egitea.
  3. Gerora proiektu edo kontratu bihurtzeko aukera duen transferentzia teknologikoa edo ezagutzarena eragin dezakeen gradu amaierako lan edo master amaierako lan bat egitea.

Norentzat

2022/23 ikasturtean GALa edo MALa NUPeko titulazio ofizialetan egin duten ikasleentzat.

Sarietara aurkezten diren lanek defendatuta eta gaindituta egon behar dute hautagaitzak aurkezteko azken egunean.

Zenbatekoa

Gradu eta Master modalitateetako bakoitzean, zenbatekoa hau izango da:

  • 1. saria 1.000 €
  • 2. saria 500 €

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetza.

Eskaera

Honakoak aurkeztea Unibertsitateko Erregistro Telematikoan 2023ko urriaren 11ko 14ak baino lehen: 

  • Inprimakia, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzari zuzendua.
  • Memoria bat (gehienez 10 orrialde).

Hautagaitzek IALaren zuzendari(ar)en oniritzia izan behar dute.

Nola tramitatu

Ebaluazio irizpideak

  • Berrikuntza maila
  • Lehiarako abantaila
  • Merkatua-bezeroak ikuspegia
  • Proiektuaren heldutasun maila
  • Izaera diziplinaniztuna 

Sarituen zerrenda

Sarituen zerrenda

Argibide gehiago