• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Dirulaguntzak nazioarteko mugikortasunerako zailtasun ekonomiko larriak dauzkaten ikasleentzat

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 9tik 23ra.


Xedea

Gutxienez 2 dirulaguntzaren deialdia egitea, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan nazioarteko mugikortasun programetarako hautatu dituzten eta zailtasun ekonomiko larriak dituzten Graduko eta Masterreko ikasleentzat.

Nazioarteko mugikortasun programek dakartzaten gastu guztiak finantzatzeko dira: aseguruak, destinoko erakundera joateko eta handik etortzeko bidaiak, eta ostatua eta mantenua, baldin eta gastu horiek guztiz ordaintzen ez badira beste beka edo dirulaguntza batzuekin.

Dirulaguntza hauek bateragarriak dira Graduko eta Masterreko nazioarteko mugikortasun programen deialdietan ikasleek jasotzen dituztenekin. Deialdi horiek 2023ko urrian onetsiko dira.

 

 

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  1. Eskaera aurkeztu izana Graduko eta Masterreko nazioarteko mugikortasun programetarako ikasleak hautatzeko deialdian parte hartzeko, 2023ko deialdian ezarritako epeetan.
     
  2. 2023-2024 ikasturteko matrikularen prezio publikoak ordainduta izatea.
     
  3. Deialdiaren 3. oinarrian ezarritako baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
     
  4. 2023-2024 ikasturterako beka eskatu izana Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren edo Eusko Jaurlaritzaren beken eta laguntzen deialdian.
     
  5. Unibertsitate titulaziorik ez edukitzea lehendik, Masterreko ikasleen kasuan izan ezik, zeinek zilegi baitute Graduko titulazioren bat edukitzea.
     
  6. Aurreko ikasturteetan nazioarteko mugikortasunerako dirulaguntzarik ez jaso izana matrikulatuta zeuden Graduan edo Masterrean.

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko urriaren 9tik 23ra.

Dirulaguntza eskatzeko, inprimaki hau bete eta bidal behar da. Interesdunak mezu elektroniko batean jasoko du berak betetako eskabidea, PDF formatuan.

Eskaera sinatu eta gero, HEMEN adierazitakoaren arabera aurkeztu beharko da. Kontsultatu deialdiaren 4. oinarrian zer dokumentazio aurkeztu behar den.

 

Deialdia

Oinarriak.