• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Erasmus + bekak ikasleentzat eta tituludunentzat, Europan praktikak egiteko

Eskaerak egiteko epea: ikasleentzat, aldatu egiten da, ikastegia zein den; tituludunentzat, 2020ko irailaren 15ra arte; doktoregaiek NADOEn kontsultatu behar dute

Xedea

Praktikak egitea Europako enpresetan edo instituzioetan, irailaren 30era arte, eta 2 edo 6 hilabete bitarteko iraupenarekin.

Ikasleek lehenago parte hartu badute Erasmus Ikasketak edo Erasmus Praktikak mugikortasun-programan, ezin dute Erasmus ikasle izan 12 hilabetez baino gehiagoz ikasketa-ziklo bakoitzeko (Gradua, Masterra edo Doktoretza), deialdi honetako praktiken iraupena kontuan hartuta.

Norentzat

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko, Master ofizialeko
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretzako ikasleentzat, bi deialdi daude (NUPena eta Campus Iberusena), eta epe desberdinak dituzte. Kontsultatu Nafarroako Doktoretza Eskolan.
  • Ikasketak bukatu dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko, Master ofizialeko edo Doktoretzako ikasleak.

Zenbatekoa

Herrialde hartzailearen arabera, hilean 300-400 €.

Eskaerak

  • Graduko eta master ofizialeko ikasleak: nork bere eskola edo fakultatean, ikastegi bakoitzak ezarritako epeetan
  • Doktoretzako ikasleak: Doktoretza Eskolan
  • Tituludunak: Unibertsitate-Gizarte Fundazioan, 2019ko abuztuaren 31 arte

Honakoak hartuko dira aintzat: espedientea, destinoko herrialdeko hizkuntzaren ezagutza, eta harrera-entitateak edo ERASMUS+ (SEPIE) Agentzia Nazionalak erabakitzen duen beste edozein betebehar.

Deialdia egiten duen organismoa

EBko Erasmus + Programa

Argibide gehiago

 

Dokumentazio gehigarria: