• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Ingelesezko murgiltze ikastaroak egiteko laguntzak MECeko bekadunentzat

Epea: 2021eko ekainaren 10etik 29ra arte

Xedea

Laguntzak astebeteko iraupena du, pentsio osoko erregimenean, UIMPren egoitzetako batean: Santander, Sevilla, Valentzia, Madril, a Coruña, Cuenca, Tenerife eta Bartzelona.
Ikastaroak 2021eko abuztuaren 2tik abenduaren 17ra bitartean egingo dira.
Ikastaroaren edukia ahozkoa baino ez da izango.
 

Hartzaileak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren bekadunak diren ikasleak, ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Bete beharrekoak

Behin-behineko esleipenerako:

  1. 30 urte bete gabe izatea dagokion urtean.
  2. Unibertsitate Ikasketetarako bekaduna izatea oinarrietan aipatzen diren deialdietan.
  3. Deialdiko ekonomia-betekizunak betetzea. Laguntzen esleipen ordena familiaren biztanleko errentaren arabera ezarriko da
  4. Lehentasuna izango dute aurreko urteetan laguntza honen onuradun izan ez diren eskatzaileek.

Behin betiko esleipenerako:

  1. Mailaketa proba bat gainditzea Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean.

Diru kopurua

Laguntzak irakaskuntza, material, mantenua eta ostatua estaltzen ditu, baina aukeratutako ikasleak 100 € ordaindu behar ditu ikaspostua erreserbatzeko.

Deialdia egiten duen organismoa

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

Argibide gehiago

 Informazio gehiago eta eskabidea