• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Gazte Ekintzaileak Erasmus bekak

Epea: deialdia irekia

Xedea

Enpresaburu izan nahi dutenei Europan enpresa txiki edo ertain bat arrakastaz sortzeko eta/edo gidatzeko behar diren trebetasunak eskuratzen laguntzea. Esperientzia duten enpresaburuekin ezagutzak eta negozio-ideiak trukatzea eta haiengandik ikastea, haiekin elkarlanean aritu eta biziko baitira hilabete batetik seira bitartean. Europako Batzordeak bere gain hartuko du egonaldiaren gastuaren parte bat.

Norentzat

Negozio-plan bideragarri batetik abiatuta beren enpresa sortzeko asmoa duten edo azken 3 urteetan beren negozioa sortu duten gazte ekintzaileak. Sortzen den enpresa edozein sektoretakoa izan daiteke.

Oinarrizko betebeharrak

  • Europar Batasuneko herrialde bateko egoiliar iraunkorra izatea;
  • Proiektu edo negozio-ideia zehatz bat negozio plan batean gauzatua edukitzea;
  • Motibatua egotea eta zure egonaldian Europar Batasuneko beste herrialde bateko esperientzia handiko enpresaburu batekin lankidetzan jarduteko konpromisoa hartzea.
  • Enpresaburu hartzailearen negozioa garatzen laguntzeko prest egotea eta zure trebetasunak eta gaitasunak bere eskura jartzea;
  • Programak eskaintzen duen diru-laguntza osatzeko beharrezkoa den zenbatekoa emateko prest egotea

Deialdia egiten duen organismoa

Europako Batzordea

Argibide gehiago

Deialdiari buruzko informazio gehiago eta eskaera hemen: