• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

BUDDY Programa

Trukerako nazioarteko ikasleentzako laguntza

BUDDY programa pentsatua dago Iruñera eta Nafarroako Unibertsitate Publikora etortzen eta egokitzen zuri laguntzeko.

Trukea egin duten NUPeko ikasleak dira programa honetan parte hartzen dutenak, eta ederki dakite zer sentitzen duen nazioarteko ikasle batek beste herrialde batera iristen denean.

Nazioarteko ikasle bakoitzak aukera edukiko du buddy bat izateko, Iruñera ailegatu aurretik ere bai, eta nahi badu hari eginen dizkio Iruñera iristearekin eta egotearekin zerikusia duten galdera guztiak.

Buddien lana funtsean izaten da zuei laguntza ematea egoitza bilatzen, hiria ezagutzen, unibertsitatean matrikula egiten eta beste edozein kontutan, gurekin ematen duzun aldiarekin zerikusirik badu.