• ES
  • EU
  • EN

Irakasle-ikertzaileak

Mugikortasuna

Partes de este texto:

Irakasle eta administrazio eta zerbitzuen langileen mugikortasuna, 2024-2025

1.- ESKAERA EGIN AURRETIK

Xedea
Baldintzak
Esleipen irizpideak
Erakunde hartzaileak
Deialdiaren oinarriak

2.- ESKAERA

Eskaera:
1. txanda: Baieztatzeko zain.
2. txanda: 2025eko urtarrilaren 13tik 24ra arte (baieztatzeko zain)
3. txanda: etenaldirik gabe, bigarren txandaren esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

3.- ONARTUEN ZERRENDAK

1. txanda / 2. txanda

4.- BETEBEHARRAK

Egonaldiaren aurretik eta ondoren

 

XEDEA

Irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak hautatzea, bai irakaskuntzako edo prestakuntzako nazioarteko egonaldiak egiteko Erasmus+ programaren barnean, eta 47 dirulaguntza esleitzea egonaldi horiek finantzatzeko.
Hiru modalitate daude:

  Bisita egiteko epea   1. Txanda 2. Txanda
A) UNITA partzuergoa
(I. eranskina)
2025eko urriaren 31ra arte I+I

4 irakaskuntzarako
(baieztatzeko zain)
3 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)

4 irakaskuntzarako
2 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
TEKAZELak 3 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)

2 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)

B) Erasmus Europa +
Erresuma Batua + Suitza
(NUPen hitzarmenen bilatzailea)
2025eko urriaren 31ra
arte
I+I

4 irakaskuntzarako
3 prestakuntzarak
(baieztatzeko zain)

4 irakaskuntzarako
3 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
TEKAZELak 3 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
3 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
C) Erasmus-Herrialde Ez
Elkartuak
(II. eranskina)
2025eko urriaren 31ra
arte
I+I 1 irakaskuntzarako
1 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
1 irakaskuntzarako
1 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
TEKAZELak 2 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)
2 prestakuntzarako
(baieztatzeko zain)

Bisitaren iraupena, gutxienez: 2 jarduera-egun. Gehienez 7 egun finantzatuko dira, bidaia barne.

ESKATZAILEEN BETEBEHARRAK

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko soldatapekoa izatea eskaera aurkezten den egunetik egonaldia bukatzen den egunera arte.
2. Irakasle aritzeko bisitak Europako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu I eranskineko "UNITA destinoak" eta NUPen hitzarmenen bilatzailean).
3. Irakasle aritzeko bisitak herrialde ez-elkartuetako erakundeetan egiten dituzten langileen kasuan ere, ezinbestekoa izanen da destinoko erakundearekin izenpetutako hitzarmenean jasota dagoen jakintza-arloren batean eskolak ematea NUPen (Kontsultatu II eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak").

POSTUAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Hautaketa bloke independenteen arabera eginen da: A) UNITA partzuergoa, B) Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza, eta C) Erasmus Herrialde ez-elkartuak.

Irakasleen balorazioa: 60 puntu

- Irakasleak NUPekin duen lotura: 15 puntu gehienez
- Ikastegiak eta/edo tituluak nazioartekotzearekin lotutako kudeaketa-karguak: 15 puntu gehienez
- 2023-2024 ikasturtean ikasleei tutoretza eman izana mugikortasuneko arduradun gisa: 10 puntu gehienez
- Mugikortasun hitzarmenaren edukia: 20 puntu gehienez

Administrazioko eta zerbitzuetako langileen balorazioa: 30 puntu

-Eskatzailea funtzionarioa izatea: 15 puntu gehienez

- Kudeaketa-karguak: 15 puntu gehienez

-Mugikortasun hitzarmenaren balorazioa, bisita motaren eta mugikortasun hitzarmenaren edukiaren arabera 30 puntu gehienez

DESTINOAK 

- UNITA partzuergoaren destinoak: 

 A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, UNITA partzuergoko unibertsitateetan eginen dira. Partzuergoko kide den erakunde horrek I.eranskineko "UNITA destinoak" atalekoen artean egon behar du.

  B) AZLei zuzenduriko prestakuntzarako bisitek ere  I.eranskineko "UNITA destinoak" atalean egon behar dute jasoak.

- Erasmus Europa + Erresuma Batua + Suitza destinoak:

  A) Irakasle aritzako bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. NUPen bazkide diren erakunde horrek NUPen hitzarmenen bilatzailean egon behar du jasoa.

 B) Prestakuntzarako bisitetan, ez da beharrezkoa izanen destinoko erakundea NUPeko bazkide izatea, Erresuma Batuko eta Suitzako unibertsitateetan izan ezik, haietan, nahitaezkoa izanen da Erasmus hitzarmen bat indarrean egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta desinoko erakundearen artean (NUPen hitzarmenen bilatzailea). 

- Herrialde Ez-elkartuetako Erasmus destinoak: 

A) Irakasle aritzeko bisitak, Erasmus programaren barnekoak, NUPen bazkide diren unibertsitateetan eginen dira. Bazkide den erakundeak II.eranskineko "Herrialde ez-elkartuetako destinoak" atalean agertu behar du.

DEIALDIA

Deialdiaren oinarriak (oraindik ez da argitaratu)

ESKAERA

1. Txanda: Baieztatzeko zain.
2. Txanda: 2025eko urtarriletik 13tik 24ra (baieztatzeko zain).
3. Txanda: etenaldirik gabe, bigarren txadaren esleipena egiten duen ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Eskaera egiteko prozedura:

  • Derrigorrez formulario hau betetzea, eta "bidali" botoian klik egitea. Eskatzaileak betetako eskaera mezu elektroniko baten bidez jasoko du automatikoki, PDF formatuan
  • Eskaera hori bete ondoren, jarraian adierazten den moduan aurkeztuko da.

Egunak: 

1. txanda Jasotako eskaeren zerrenda: 2024ko azaroaren 1ean
Onartuen/baztertuen behin-behineko zerrenda 2024ko azaroaren 22an
Esleipenaren ebazpena eta Onartuen behin betiko zerrenda: 2024ko abenduaren 9an
2. txanda Jasotako eskaeren zerrenda: 2025eko urtarrilaren 31n
Onartuen/baztertuen behin-behineko zerrenda: 2025eko otsailaren 14an
 Esleipenaren ebazpena eta Onartuen/baztertuen behin betiko zerrenda: 2025eko otsailaren 28an
3. txanda Hirugarren txandako plaza hutsak 
Esleipenaren ebazpena

ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.Eskatzaileak eta destinoko erakundeak sinatutako mugikortasun hitzarmena (III.eranskina irakasle lanetarako mugikortasunerako, IV. eranskina prestakuntzarako mugikortasunerako). Administrazioko eta zerbitzuetako langileen bisiten kasuan, zuzeneko buru funtzionalak ere sinatu beharko du Mugikortasun Hitzarmena.
2. Mugikotasunerako hizkuntzaren B2 maila frogatzen duen egiaztagiria, salbu eta hizkuntza hori gaztelania, italiera edo portugesa bada edo eskatzileak aurreko ikasturtean irakasgai ofizioaletako 3 ECTS gutxienez mugikortasunerako hizkuntzan egin baditu NUPen.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK

Nazioartekotze eta Lankidetza Atalean honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.- Egonaldia egin aurretik:

  • Licentzia akademikoa, irakasleen kasuan.
  • Dirulaguntzaren hitzarmena (Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak kudeatua).

2.-  Bisitaldia egin eta gero:

  • Egonaldiaren jatorrizko ziurtagiria, destinoko erakundeak izenpetua eta zigilatua.
  • Europako Batzordeak onuradunari bidaliko dion amaierako balorazioaren online txostena, behar bezala betea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala, becas.movilidad@unavarra.es  edo (8406  luzapena).