Lantegiak proposatzen ditugu, joera diferenteko esperimentu eta proba zientifikoak egiteko aukera emango dizutenak, NUPeko ikertzaileen eskutik;
Tokia: Arrosadiko campusa. NUP. Ikasgelategiko 216. gela.
Eguna: irailak 30, ostirala
Saioak: 17:00etik 20:00ak arte
Aforoa: 70 lagun
Bazenekien badirela zenbait herri mapan agertzen ez direnak? Mapetan agertzen ez den herri bat, berez, ez da existitzen, ikusezina da. Ez da hara merkataritza iristen, ez turistarik iristen, baina bai gaixotasunak, indarkeria eta krisiak.
Mapetan halako hutsuneak dauden bitartean, eskualde horiek laguntza humanitariorik ez izatera kondenatuak daude.
Lagunduko diguzu ahaztutako herri horiek mapetan sartzen?
Erraza da. Parte hartu NUPek Mugarik gabeko Medikuak elkartearekin batera antolatzen duen Mapatoian. Teknologia berriak eta satelitetik egindako irudiak erabiltzen ikasiko duzu, eta, horrela, krisi humanitarioen, gatazken edo gaixotasunen astindua gehien sufritzen duten munduko parteak mapeatu. Elkarrekin, ahaztutako leku horiek kartografiatuko ditugu.
Zure elkartasuna eta denbora baliagarriak izanen dira ahaztutako herri horiek laguntza humanitarioa jaso dezaten!
Horretan laguntzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik informatikako ezagupenak izatea. Gogoa besterik ez duzu behar!
Zain gauzkazu!
Ikerketa institutua: Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutua (ISFOOD)
IKERTZAILEAK
![]() |
![]() |
Jesús Álvarez Nekazaritzako Ingeniaritza + Ikus profila |
María González Nekazaritzako Ingeniaritza + Ikus profila |