• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

Espainiako Estatuko 2022ko I+G+b-ko Planaren proiektuak eta ikertzaile elkartuei prestakuntza emateko proiektuak

Eskaera aurkezteko barneko epea: 2023ko urtarrileko 10etik 26ra arte

Ezagutzaren sorkuntzarako proiektuen eta jarduketen 2022ko deialdia, proiektu horiekin lotura duten ikertzaileei prestakuntza emateko. Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatuko 2021-2023ko Plana (2022ko urtarrilaren 3ko EAOn argitaratua).

Deialdi honen xedea diren laguntzek modalitate hauek finantzatuko dituzte:

  • «Ikerketa ez-orientatuko» proiektuak, aurrez definitutako orientazio tematikorik ez dutenak, jakin-min zientifikoak eragindakoak eta helburu nagusia ezagutzaren aurrerapena dutenak, edozein dela ere denbora-muga edo aplikazio-eremua.
  • «Ikerketa orientatuko» proiektuak, arazo zehatzak konpontzera bideratuak eta gizartearen erronka handiei lotuak; modalitate honetan sartzen dira RTA proiektuak.

Espainiako Ikerketa Agentziak abenduaren 21ean, asteazkena, web mintegi bat antolatu zuen 2022ko Ikerketa Proiektuetarako laguntzen deialdi berria aurkezteko. Bertan, deialdiaren alderdi orokorrak eta berritasun nagusiak deskribatu ziren. Hona hemen web mintegiaren aurkezpena eta bideo osoa ikusteko esteka:

Aurkezpena

Web mintegia

Esteka honetan dago deialdiaren informazio osoa, ereduzko dokumentuak eta, behin deialdia irekita, eskaeraren aplikazioa egiteko erabiltzen ahalko duzun sarbidea. Argitaratzen denean, ohiko galderen dokumentua kontsultatzea gomendatzen da.

Eskabideak egitea

  1. Espainiako Ikerketa Agentziaren aplikazio telematikoaren bidez, proiektuaren ardura duen ikertzaile nagusiak eskabidea beteko du.
  2. Eskaera ixtea eta eskaeraren pdf-a sortzea
  3. Ikertzaile nagusien, ikerketa-taldearen eta lantaldearen sinadurak biltzea
  4. Ikerketa Zerbitzura bidaltzea *servicio.investigacion@unavarra.es:
    1. Eskaeraren PDFa sinatua, ahal dela sinadura elektronikoarekin**
    2. proiektuaren memoria
    3. proiektuari dagokion dokumentazio gehigarria
  5. Eskaera berrikustea
  6. Unibertsitatearen legezko ordezkariaren erregistroa eta sinadura

* Eskaerak bidaltzeko azken eguna: 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna, 10:00etan (epeak ongi behar dira koordinatutako proiektuak badira)

** Ikertzaile taldeko edo lantaldeko kideren batek sinadura elektronikorik ez badu, dokumentua paperean sinatu beharko du lehenik, eta, behin eskaneatuta, gainerako parte-hartzaileen sinadura elektronikoa gehitu; jatorrizko dokumentua, eskuzko sinadurekin, Ikerketa Zerbitzura bidali beharko da.

Parte hartzeko baldintzak:

Proiektu horietako ikertzaile nagusi izateko edo ikertzaile-taldeko kide izateko, ezinbestekoa da eskaera ixten denetik proiektuaren amaiera-egunera arte funtzionario-, estatutu- edo lan-lotura izatea unibertsitatearekin  (hiru urteko proiektuetarako 26/08/31 bitartekoa, 2023/09/01 hasiera-data moduan kontuan hartuta). Lotura-baldintzak betetzen ez dituen ikertzaileren bat agertzen den proiektuak ezin izanen dira sinatu eta izapidetu. Beraz, hauek parte hartzen ahalko dute ikerketa-taldean:

  • Unibertsitateko katedradunak eta titularrak.
  • Kontratupeko irakasle doktoreak. Bitarteko langileak, atxikiak dauden Sailarekin konpromiso gutuna dutenak.
  • Irakasle laguntzaile doktoreak, kontratua berritzeko berandueneko amaiera-data 2026/08/31n edo geroago duena.
  • Ramón y Cajal, deialdiaren baldintzen arabera.

Lantaldean parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikertzaileak agertzen ahalko dira.

Garrantzitsua da NUPeko ohiko galderen dokumentua xehetasunez berrikustea 

Deialdi honetako proiektuek EZ dute amaierako auditoretza-txostenik aurkeztu behar, eta, beraz, EZ da beharrezkoa diru partida bat sartzea auditoretza-gasturako.

NUPeko ikertzaileek kanpoko proiektuetan parte hartzeko baimenak:

Erreklamazio epea: urtarrilaren 17ko 10:00ak arte (ostirala)

Irakasle laguntzaile doktoreen edo bitarteko kontratatupeko bitarteko irakasle doktoreek ikerketa-taldean parte hartzen badute, sailaren konpromisoa ere beharko da.