• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

NUPeko ikertzaile gazteek gidatutako 2022ko ikerketa-proiektuak

Eskaera aurkezteko epea: azaroaren 22tik abenduaren 16ra arte (biak barne)

Deialdiaren xedea

Baldintza hauek betetzen dituen Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein ikerketa-taldek eskatzen ahalko ditu laguntza hauek:

  • Ikertzaile nagusiak arduraldi osoko irakasle doktorea izan behar du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kidea, eta jardunean egon behar du eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • 2011ko urtarrilaren 1a baino geroagokoa izan behar da bere doktore titulua. Irakasle emakumeen kasuan, data hori urtebete luzatuko da 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako seme-alaba bakoitzeko edo harreran hartutako haur bakoitzeko.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta ikertzaileak proiektua garatzen duen ikerketa-taldeko kide izaten ahalko dira, jardunean baldin badaude eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Ez ikertzaile nagusia, ez ikertzaile taldeko kideak ezin izanen dira agertu deialdi honetako eskaera batean baino gehiagotan. Halakorik gertatzen bada, ikertzaile horrek eskaerei uko egin beharko die baldintza betetzen den arte, edo, bestela, baliogabetu eginen dira hura agertzen den eskaera guztiak.
  • Ikertzaile nagusia ezin da laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara ikerketa proiektuak garatzeko I+G+b-ko Plan Nazionaleko edo Estatu Planeko deialdietan.
  • Ikertzaile nagusia ezin da laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara, NUPeko ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa proiektuak garatzeko laguntzen 2018ko, 2019ko edo 2020ko deialdietan, salbu eta proiektua urtebetekoa izan bada edo deialdi honetan laguntza eskuratu nahi duen proiektuak gehienez urtebeteko iraupena badu.

Esteka Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikora

Eskabide inprimakia