• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2021ean NUP-en egindako ikerketa-proiektuak

Eskaera aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 24tik abenduaren 13ra arte (biak barne)

Honako hau da deialdiaren helburua: Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Estatuko Planaren barneko Ezagutzaren Sorkuntzaren eta Ikerketako Erronken 2020ko azken deialdian aurkeztutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-proiektuak garatzeko behar diren gastuen parte bat finantzatzea. Horretarako, NUPeko ikerketa-proiektuak izan behar dira, ebaluazioan gutxienez ere 70 puntuko kalifikazioa lortu dutenak eta, aurrekontu murrizketak direla-eta, finantzaketarik jaso ez dutenak.

Deialdi honetan ez da JIN modalitateko proiekturik finantzatuko.

Eskaerak aurkezteko epe bakar bat egonen da, 10 egun baliodunekoa, deialdia Unibertsitateko egoitza elektronikoko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaerak Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, horretarako ezarritako inprimakiarekin, eta garatu beharreko jardueren memoria erantsi beharko da (gehienez ere 2 orri).

Esteka Unibertsitateko iragarki ohol elektronikora

Joan izapidera eta eskaera-inprimakira