• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2020ko ikerketa-proiektu propioak

Eskaera aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 4ra arte, astelehena

2044/2020 Ebazpena, NUPen ikerketa-proiektuak garatzeko 2020ko laguntzen deialdia onesten duena.

Honako hau da deialdiaren helburua: Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Estatuko Planaren barneko Ezagutzaren Sorkuntzaren eta Ikerketako Erronken 2019ko deialdian aurkeztutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-proiektuak garatzeko behar diren gastuen parte bat finantzatzea. Horretarako, NUPeko ikerketa-proiektuak izan behar dira, ebaluazioan gutxienez ere 70 puntuko kalifikazioa lortu dutenak eta, aurrekontu murrizketak direla-eta, finantzaketarik jaso ez dutenak.

Deialdi honetan ez da JIN modalitateko proiekturik finantzatuko.

Eskaera egiteko epea: 2021eko urtarrilaren 4ra arte

Pandemiak eragindako egoera dela-eta, ahal dela modu telematikoan aurkeztu behar dira eskaerak. Modu presentzialean aurkeztekotan, ordua eskatu behar da erregistrorako (948 16 90 32).

Eskaera Unibertsitateko Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztez gero, AutoFirma aplikazioa instalatua izan beharra dago, baita pertsona fisikoen ziurtagiri digitala eduki ere (FMNT erakundearena gomendatzen da). NAN elektronikoa ere erabil daiteke (nabigatzaile gomendatua: Google Chrome 5.x edo hortik gorakoa).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka