• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa-priektuak, 2025ean eta 2026an gauzatzekoak

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 7tik 27ra.

Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatzen diren eta ikertzaile gazteek gidatzen dituzten ikerketa-proiektuen garapena bultzatzea da deialdi honen xedea.

Baldintzak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein ikerketa-taldek eskatzen ahalko ditu dirulaguntzak, betiere baldintza hauek betetzen baditu:

  • Ikertzaile nagusiak lanaldi osoko irakasle doktorea izan behar du edo Europar Batasunera, Espainiara edo autonomia-erkidegora talentua erakartzeko programaren bateko dirulaguntza jasotzen duen doktorea. Azkeneko kasu horretan, Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorraren onespena eduki behar du, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa izan, eta zerbitzu aktiboan egon eskabideak aurkezteko azkeneko egunean eta proiektua gauzatu bitartean. Talentua erakartzeko dirulaguntzaren ikerketarako poltsa 10.000 €-tik gorakoa bada, ez da deialdi honetan sartuko halako dirulaguntza duen ikertzailerik. 
  • Doktore titulua 2014ko urtarrilaren 1a baino geroago lortu izana. Emakumezko irakasleen kasuan, data hori urtebete luzatuko da 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako seme-alaba bakoitzeko, edo harreran hartutako haur bakoitzeko.
  • NUPeko irakasleak eta ikertzaileak proiektua garatzen duen ikerketa-taldeko kide izaten ahalko dira, jardunean baldin badaude eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian. NUPekoak ez diren ikertzaileak ezin dira izan ikerketa-taldeko kide, baina bai ikertzaile lankide, eta haien parte-hartzea aditzera eman behar da memoriaren lan-planean.
  • Ez ikertzaile nagusia, ez ikertzaile taldeko kideak ezin izanen dira agertu deialdi honetako eskaera batean baino gehiagotan. Halakorik gertatzen bada, ikertzaile horrek eskaerei uko egin beharko die baldintza betetzen den arte, edo, bestela, baliogabetu eginen dira hura agertzen den eskaera guztiak.
  • Ikertzaile nagusia ezin da dirulaguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara, ikerketa-proiektuak garatzeko I+G+Bko Plan Nazionaleko edo Estatu Planeko deialdietan
  • Ikertzaile nagusia ezin da dirulaguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara, NUPeko ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa-proiektuak garatzeko dirulaguntzen lehenagoko deialdietan, salbu eta proiektua urtebetekoa izan bada edo deialdi honetan dirulaguntza eskuratu nahi duen proiektuak gehienez urtebeteko iraupena badu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka