• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko doktoretza aurreko laguntzak 2023-2024 ikasturterako

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 5era arte

1. Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, 2023-2024 ikasturterako dena, deialdian dauden xedapenek arautuko dute. Laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.

20 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke deialdiko laguntza gehiago ematea.

2. Eskaeren aurkezpena

Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekaineren 5era arte

Oro har, eskatzen diren betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.