• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko Irakasle eta Ikertzaileen mugikortasunerako 2022ko laguntzak

Eskaerak egiteko epea: 2022ko maiatzaren 31ra arte

Xedea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileek beste unibertsitate edo ikerketa-zentro batzuetan egiten dituzten bisitak eta egonaldiak finantzatzea, bakarrik edo beste batzuekin batera. Halaber, posible izanen da COVID 19ak eragindako osasun krisialdiaren ondorioz eten edo bertan behera utzi diren bisitek eta egonaldiek eragindako gastuak finantzatzea, horiek eten edo bertan behera utzi direla egiaztatu eta justifikatu ondoren, betiere horretarako arrazoia ezin bazaio onuradunari egotzi (hala nola txertaketa-pauta osoa ez izatea helmugako herrialdeak hori eskatzen duenean).

Norentzat diren:

  • Deialdi honetako laguntzak lanaldi osoko kontratua duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileentzat dira.
  • Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira berariaz Zientziaren Legeak arautzen dituen prestakuntzaldiko ikertzaileak, doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko kontratuak, eta LOUren 83. artikuluaren babesean egindako kontratuen kontura eta ikerketa-taldeen edo proiektuen kontura kontratatutako langileak.

Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epean eta laguntzaren xede den jarduera egiteko unean, onuradunak zerbitzu aktiboan aritu beharko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, Unibertsitateko ikerketa-talderen batean erroldatuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu aktiboan egon beharko dute deialdia ixten den egunean eta jarduera egiten den aldian.

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka

Dokumentazio gehigarria: