• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko Irakasle eta Ikertzaileen mugikortasunerako 2023ko laguntzak

Eskaerak egiteko epea: 2023ko maiatzaren 15era arte

Xedea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileek beste unibertsitate edo ikerketa-zentro batzuetan egiten dituzten bisitak eta egonaldiak finantzatzea, bakarrik edo beste batzuekin batera.

Bisita eta egonaldi horiek ikerketa-helburu argiak izan behar dituzte, eta horien artean batez ere honako hauek sartzen dira, baina ez modu esklusiboan:

  • Teknika esperimental berriak ikastea edo esperimentuak edo neurketak egitea.
  • Baterako ikerketa-proiektuak prestatu edo haien jarraipena egiteko bilerak.
  • Baterako argitalpenak prestatzeko bilerak.
  • Funts bibliografikoak, hemerografikoak, artxibistikoak eta garrantzi bereziko datu-baseak kontsultatzea eta aztertzea.
  • Ikerketa-ikastaro aurreratuetan parte hartzea.

Era berean, 2023an egitekoak ziren eta ezusteko arrazoi justifikatuengatik egin ezin izan diren bisitak eta egonaldiak prestatzeko gauzatu diren gastuetarako eskabideak ere aurkezten ahalko dira.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen da biltzar zientifiko, sinposio eta abarretara joatea eta horietan parte hartzea. Edonola ere, Taldeen Sustapen Planaren funtsekin finantzatzen ahalko dira horiek, eta, kasu batzuetan, Ikerketako Errektoreordetzak ere finantzatzen dituen bidaia-poltsekin. Halaber, deialditik kanpo gelditzen da biltzar edo sinposioekin lotutako ikastaro eta tutoretzetan parte hartzea.

Norentzat diren:

Deialdi honetako laguntzak lanaldi osoko kontratua duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileentzat dira. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira, berariaz, Zientziaren Legeak arautzen dituen prestakuntzaldiko ikertzaileak, Espainiako Unibertsitate Sistema Birkualifikatzeko Laguntzen deialdiaren barnean formalizatutako kontratu eta doktoretza aurreko kontratuak, eta LOUren 83. artikuluaren babesean egindako kontratuen kontura eta ikerketa-taldeen edo proiektuen kontura kontratatutako langileak.

Eskatzaileek Unibertsitateko ikerketa-talderen batean erroldatuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu aktiboan egon beharko dute deialdia ixten den egunean eta jarduera egiten den aldian.

IKUSI TRAMITEA

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka