• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2023ko bidaia-poltsak

Eskaera egiteko epea: 2023ko maiatzaren 15era arte

Xedea: ikerketa-jarduera sustatu eta bultzatzea, bereziki prestakuntzan dauden irakasleena, nazioan zein nazioartean kongresu edo sinposio zientifikoetara joateak edo horietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak finantzatzen lagunduz hitzaldiak, komunikazioak, posterrak edo bestelako ekarpenak aurkezten direnean.

Norentzat diren:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoz aritzen diren irakasleak, deialdia ixten den egunean ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak, betiere talde hori 2023ko Sustapen Planetik kanpo utzi badute.
  • Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak, arduraldi partzialean aritzen direnak eta Osasun Zientzien Sailari atxikita daudenak, aurreko baldintza berberetan.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaileak eta laguntzaile doktoreak, ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak deialdia ixten den egunean, kontuan hartu gabe taldeak 2023ko Sustapen Planeko funtsak jasotzen dituen edo ez.

Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epean eta laguntzaren xede den jarduera egiteko unean, onuradunak zerbitzu aktiboan aritu beharko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

IKUSI TRAMITEA

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka