• ES
  • EU
  • EN

Bestelakoak

Ikerketa-Taldeen 2023ko Errolda

Ikerketa Taldeen 2023ko Errolda eguneratzeko epea: 2023ko martxoaren 15era arte (asteazkena).

Ikerketa-taldeen 2023ko Erroldako datuak martxoaren 15era arte eguneratzen ahal dira (asteazkena), talde berriak sortzeko eskaerak barne.

Dokumentazioa posta elektronikoaren bidez bidali behar da helbide honetara: servicio.investigacion@unavarra.es

Otsailaren 17an, Ikerketa Zerbitzuak taldeko kideen datu eguneratuak eta errolda eguneratzeko 2023ko araudia bidali zizkien ikerketa-taldeetako arduradunei. Ikerketa Zerbitzuari beharrezko aldaketak jakinaraztea da helburua.

  • Langileen alten kasuan, interesdunaren sinadura behar da.
  • Unibertsitatearekin kontratu bidezko loturarik ez duten langileen alten kasuan, adierazi zein unitate administratibotan alderatzen ahal diren datuak edo kategoriaren eta loturaren egiaztapenaren kopia eman.
  • Taldeko kide gisa jada erretiratuta egon eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egin duen pertsonarik sartzen bada, kategoria Ohorezko Kide dela adieraziko da(*). 
  • Ikerketa-taldeko kideek Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide izan beharko dute 2023ko martxoaren 15ean.
  • Talde berririk sortzen bada, kide guztiek sinatu behar dute.
  • En el caso de creación de nuevos grupos es necesaria la firma de todos los integrantes

(*) Datorren urteko erroldari begira, eta bikoiztasunak saihesteko, aurreikusia dago Ohorezko Kidearen figura desagertzea, eta, horrenbestez, taldean irakasle erretiratuak sartu ahal izateko Ohorezko Irakasle gisa izendatua egon behar du.