• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUPeko ikerketa proiektuak 2023

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 30etik uztailaren 31ra

Xedea: pikerketa-jardueraren hainbat alderdi saritzea; horien artean, ikerketan garatutako ibilbide pertsonala eta 2021ean eta 2022an egindako ekarpen zientifiko hoberenak, bai eta 2021ean edo 2022an bukatutako kontratu edo proiektu baten ondoriozko jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik hoberena ere, betiere NUPeko irakasleek eta ikertzaileek eginak badira.

Modalitateak:

A.-    Zientzia Zehatzen, Biologikoen, Medikoen eta Teknologikoen arloetako Ikerketa Saria ikerketako ibilbide pertsonal osoari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

B.-    Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen arloetako Ikerketa Saria ikerketako ibilbide pertsonal osoari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

C.-    Zientzia Zehatzen, Biologikoen, Medikoen eta Teknologikoen arloetako Ikerketa Saria 2021. eta 2022. urteetan egindako ekarpen zientifiko hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

D.-    Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen arloetako Ikerketa Saria 2021. eta 2022. urteetan egindako ekarpen zientifiko hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

E.-    Saria 2021ean edo 2022an bukatutako kontratu edo proiektu baten ondoriozko jakintza edo teknologia besterentzeko emaitzarik hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

Parte hartzen ahal dutenak: Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoko arduraldian eta zerbitzu aktiboan dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskidegoetako edozein irakaslek edo ikertzailek, betiere ikerketa-talde batean erroldatuta badago eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, eta aurkezten den sariaren saileko eskakizunak betetzen baditu.

Berariaz bazterturik daude proiektuen kargura dauden ikertzaileak, ikerketa-taldeak, 83. artikuluko soberakinen poltsak eta kontratuak, eta prestakuntzan dauden doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko pertsonak.

Deialdiaren oinarri osoak NUPen iragarki-ohol elektronikoaren estekan daude kontsultatzeko

Izangaiek baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dituzte eskaerak, Unibertsitatearen Erregistro Elektronikoan

JOAN TRAMITERA

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka