Eskaera egiteko epea: 2023komaiatzaren 15era arte
Xedea: ezagupen zientifiko aurreratuenei buruzko informazio trukea eta hedapena sustatzea, kongresu zientifikoak eta ikerketakoak antolatuz, bai eta komunikazio zientifikoak aukeratzeko irizpide berek arautzen dituzten antzeko beste ekitaldi batzuk ere, 2023an Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatuko direnak
Noren.tzat diren:
Deialdi honetako laguntzak eskatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-talde edo ikerketa-institutu bat behar da izan, eta helburutzat eduki kongresu, jardunaldi, mintegi eta bilerak antolatu eta egitea azterlan eta ikerketa zientifikoak hedatzeko, eztabaidatzeko eta trukatzeko. Eskabideek ikerketa-taldeko arduradunaren edo ikerketa-institutuko zuzendariaren sinadura izan behar dute.
Deialdi honen bidez finantzatuko diren ekitaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean egin beharko dira, ahal dela. Soilik salbuespen gisa eta Ikerketa Batzordearen Komite Iraunkorrak proposaturik emanen dira laguntzak beste lurralde batzuetan eginen diren kongresu, jardunaldi eta abarretarako.
I+G+b-ko Estatu Planeko edo Nafarroako Gobernuak kudeaturiko antzeko deialdietan parte hartzen duten eskatzaileek kontuan izan behar dute bai deialdi bakoitzaren gastuak justifikatzeko eskakizunak bete beharko dituztela ordainketak modu egokian egin daitezen, bai, edonola ere, irizpide bera izan beharko dutela ekitaldi bererako, Unibertsitatearen izenean diren ordainagirien gastuak izan edo beste erakunde bati emandako dirulaguntzak izan.
NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka