Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 18tik abuztuaren 1era
Deialdiaren helburu orokorra da Unibertsitateko ikerketa-taldeek egiten duten ikerketa-jardueraren kanpoko balorazioa egitea, baita talde horien lehiakortasun maila ezagutzea ere haien testuinguru zientifiko edo teknologikoko beste talde batzuei dagokienez (naziokoak zein nazioartekoak), Unibertsitatearen barneko ikerketa-politikan parte hartzeko xedez.
2022an erroldatutako ikerketa-taldeek 2017tik 2021era bitartean egindako jarduerak ebaluatuko dira. NUPekin lotura duten ikertzaileen jarduerak hartuko dira kontuan.
NUPen 2022ko katalogoan erroldaturik dauden ikerketa-talde guztiek hartzen ahal dute parte deialdian. Deialdi honetara aurkeztea borondatezkoa da, eta bertan parte hartzeak deialdiaren baldintza guztiak onartzea dakar.