• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

DOKTORETZA AURREKO WIT LAGUNTZAK (2. deialdia)

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko urtarrilaren 18tik martxoaren 18a

Wit doktorego aurreko ikertzaileentzako doktorego programa bat da eta EBk finantzatzen du H2020-Marie Slodowska Curie ekintzaren barruan (2020ko deialdia).

Nafarrora talentua erakartzeko Nazioarteko Doktorego Programa bat da, eta doktoretza aurreko 16 kontratu eskaintzen ditu banakako ikerketa-proiektuak garatzeko Nafarroako S3 estrategian sartutako hiru ikerketa-ildo estrategikotan: Osasuna, Energia eta Automozio-Mekatronika & Fabrikazio Aurreratua, aurreko hiru arloei aplikatutako Adimen Artifiziala laugarren zeharkako eremu gisa hartuta.

Baldintzak:

  1. Ikerketa esperientzia – Early-Stage Researcher (ESR): ikerketa-ibilbideko lehen lau urteetan egotea (edo lanaldi osoko ikerketa-esperientzia baliokidea: doktoretza hasteko gaitzen duen titulua lortzen duenetik neurtzen da), eta ezin da Doktore izan. Amatasunagatiko/aitatasunagatiko, gaixotasunagatiko edo nahitaezko zerbitzu nazionalengatiko bajek eragindako karrera-etenak salbuetsita daude.
  2. MSCA mugikortasun-araua betetzea: jarduera nagusia Espainian 12 hilabetez baino gehiagoz bizi edo egin ez izana deialdiaren mugaegunaren aurreko 3 urteetan (2023ko martxoaren 18a). Baldintza berbera betetzen dituzten ikertzaile espainiarrak ere aurkez daitezke.
  3. Ikasketen maila: Goi-mailako Hezkuntzarako Europar Esparruko (GHEE) edozein herrialdetako unibertsitate titulu ofiziala eskuratzeko ikasketak amaituak izan behar dituzte, 300 ECTS lortuta, horietatik 60 gutxienez master mailakoak izan behar dira. Bestela, GHEEra egokitzen ez den unibertsitate batean ikasi badute, doktoretze ikesketara sartzea ahalbidetu beharko du.
  4. Hizkuntza: ingelesa menperatzen dutela egiaztatu behar dute.

 

Informazio gehiago