• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

DOKTORETZA AURREKO WIT LAGUNTZAK

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 8tik aurrera

Wit doktorego aurreko ikertzaileentzako doktorego programa bat da eta EBk finantzatzen du H2020-Marie Slodowska Curie ekintzaren barruan (2020ko deialdia).

Nafarrora talentua erakartzeko Nazioarteko Doktorego Programa bat da, eta doktoretza aurreko 16 kontratu eskaintzen ditu banakako ikerketa-proiektuak garatzeko Nafarroako S3 estrategian sartutako hiru ikerketa-ildo estrategikotan: Osasuna, Energia eta Automozio-Mekatronika & Fabrikazio Aurreratua, aurreko hiru arloei aplikatutako Adimen Artifiziala laugarren zeharkako eremu gisa hartuta.

Hautagaiek beren ikasketak amaituta izan behar dituzte doktoretza-ikasketetara sarbidea ematen duten titulazio batean. Ikertzaile-karreraren lehen lau urteetan egon behar dute, eta MSCA mugikortasun araua bete behar dute (deialdia itxi aurreko 3 urteetan, 12 hilabete baino gehiagoan Espainian bizi ez izana edo beren jarduera nagusia egin ez izana).

Informazio gehiago