• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

UNIBERTSITATEKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZARAKO DOKTORETZA AURREKO LAGUNTZAK, UNIBERTSITATE MINISTERIOAK EMANAK

Eskaera aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 17ko 14:00ak arte

Azaroaren 26an NUPen egindako saio informatiboaren grabazioa:

  • Grabazioa, eskuragarri hemen: https://unavarra.zoom.us/rec/share/cIlWrqRKuG-oU8Fh8nVYM-xj7zPsHLRdjDDpvsE40QUbl4YSQTMOP6VD3F_vSVIl.n1ZOAvYXSYkKF-Tn
  • Sartzeko kodea: Y=4J#MnP

Azaroaren 26ko saio informatiboan egindako aurkezpena: 

  • Dokumentua deskargatzeko eskuragarri hemen https://www2.unavarra.es/gesadj/seccionInvestigacion/FPU-26nov.pdf

 

UIP laguntzek (Unibertsitateko Irakasleen Prestakuntza) doktoretza-programetako ikerketan prestakuntza ematea dute xede, doktore titulua eskuratzeko eta unibertsitatean ezagutza zientifikoaren edozein arlotan irakasteko gaitasunak lortzeko, horrela prestakuntza jaso dutenentzat errazago izan dadin etorkizunean Espainiako goi-mailako hezkuntza-sisteman eta ikerketa zientifikoan sartzea 4 urteko doktoretza aurreko kontratuen bitartez.

 

Baldintzak:

Baldintza akademikoak.

  • Doktoretza aurreko UIP kontratua lortu nahi duten ikertzaileek egiaztatu beharko dute agindu horren 7.1 artikuluan adierazitako unibertsitateko tituluetako bat dutela eta 2021-2022 ikasturtean (eskaera aurkezteko unean) Espainiako unibertsitate batean doktoretza-programa batean egin dutela matrikula.
  • Bestela, doktoretza aurreko kontratazioa egin nahi duten ikertzaileek hautatuak izan daitezen eskaera aurkezteko unean aukera izanen dute egiaztatzeko masterreko titulua badutela edo 2021-2022 ikasturtean matrikula egin dutela 2022-2023 ikasturtean doktoretza-programa baterako sarbidea ematen duen unibertsitateko master ofizial batean, aplikatzeko den irakaskuntzaren antolamenduaren arabera.
  • Dagoeneko doktoretza-tituluren bat badutenek ezin izanen dute deialdi honen xede den doktoretza aurreko kontraturik lortu.

Ikasketak amaitzeko datari buruzko betekizunak.

  • a) 2018ko urtarrilaren 1ean: Europako Unibertsitate Eremura egokitu gabeko atzerriko unibertsitate sistemaren bateko lizentziaturak, ingeniaritzak eta arkitekturak edo baliokideak dituztenak.
  • b) 2017ko urtarrilaren 1ean: Europako Unibertsitate Eremura egokitu gabeko atzerriko unibertsitate sistemaren bateko diplomaturak, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoen edo titulazio baliokideen diplomaturak dituztenak, betiere doktoretzara sarbidea ematen duen masterra egina dutenak.
  • c) 2017ko urtarrilaren 1ean:  180 kredituko graduko ikasketak egin dituztenak Europako Unibertsitate Eremuan.
  • d) 2018ko urtarrilaren 1ean:  240 kredituko ikasketak dituztenak Europako Unibertsitate Eremuan.
  • e) Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenei bi urtez luzatuko zaie a), b), c) eta d) apartatuetan aipatzen diren ikasketak amaitzeko epeak.

Halaber, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ikasketak amaitu dituztenek ere eskatzen ahalko dizkiote laguntzak UIPri, honako kasu hauetan:

  • a) 2008ko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuan jasotako espezialitateren baten titulu ofiziala dutenak –Errege Dekretu horren bidez osasun zientzietako espezialitateak zehaztu eta sailkatzen eta osasun arloko prestakuntza espezializatuko sistemaren alderdi jakin batzuk garatzen dira–.
  • b) Lehen aipatutako ikasketak egiten aritu diren bitartean, 2014ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 1era bitartean sei urtetik beherako seme-alabak zaintzen aritu direnak.

Ohar garrantzitsua: Gutxieneko batezbesteko nota deialdiaren oinarrien 8. artikuluan dago ikusgai

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 22tik abenduaren 17ko 14:00etara.

Unibertsitateen Ministerioak bere egoitzan eskuragarri jarritako formularioen bidez bete beharko dira eskaerak.

Inprimakia atal guztietan bete ondoren, eskatzaileak honako sistema hauetako baten bidez sinatu beharko du: NAN elektronikoa (DNI-e), administrazio publikoek aitortutako ziurtagiri elektronikoa edo hitzartutako gakoak (Sinadura elektronikorik ez dutenei egoitza elektronikoan erregistratzean emanen zaizkie).

 

Kopurua:

Hileko zenbatekoa 1.188,49 eurokoa izanen da lehenengo bi urteetan, 1.273,38 eurokoa hirugarren urtean eta 1.591,73 eurokoa laugarren urtean.

Urtero 12 hileroko eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira.

 

Zalantzei eta galderei solicitantes.fpu@universidades.gob.es helbide elektronikoan erantzunen zaie.

Bete beharreko eskabideak Unibertsitateen Ministerioak bere egoitza elektronikoan jarriko ditu eskuragarri (sinadura elektronikoa behar da).

https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/general/99/998758/ficha/998758-2021.html

 

NUPeko Ikerketa zerbitzua: servicio.investigacion@unavarra.es - 948169780 - 6153

NUPeko Doktoretza Eskola - NADOE: escuela.doctorado@unavarra.es - 948167965 - 6006