Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Deialdiaren xedea: 6 laguntzaren deialdia egin da I+G+b-ko Estatu Planeko "Jakintza sortzeko proiektuei" lotutako doktoretza aurreko kontratuetarako. Deialdian laguntza hauek daude:
Baldintzak: Eskatzaileek doktoretza aurreko laguntzaren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.
NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.
Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2023-2024 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.
Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta laguntza hori 12 hilabete edo gehiagokoa izan bada, edota doktoretza aurreko prestakuntza doktoretza aurreko prestakuntzarako beste laguntza batzuen finantzaketarekin hasi dutenek, baldin eta laguntza horiek Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Estatuko Planaren edo aurreko plan nazionaletako baten esparruan eman badira.
12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte
Eskaeraren aurkezpena:
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdia NAOn argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita .
Informazio gehiago: Iragarki-ohol electronikoa
Ikerketa Zerbitzua
948 16 6247