Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Lan eskaintzak

Unibertsitate tituludunentzako informazioa

Aurkezpena

Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatu egiten ditu lan kualifikaturako eskaintzak unibertsitate tituludunentzat, laneratzeko eta lanbidean kokatzeko bidea haiei errazteko.

Fundazioak kudeatzen dituen enplegurako hautapenetan, unibertsitate tituluduna izan eta gure Enplegu Zerbitzuan izena eman behar duzu. Horretarako zure curriculumari alta eman eta eguneratu behar duzu gure datu-basean.

Academy Cube: prestakuntza eta enplegua Ingeniarientzat

NUPa Academy Cube-ko kide izateko hautatua izan da. Egresatuei zuzendutako europar sare horrek, Hego-Europako Informazio eta Ingeniaritza arloetan talentudun gazteen enplegua bultzatzea du helburu.
SAP AG multinazional alemanak bultzatutako Academy Cube izeneko onlineko plataformak, zientzia, teknologia eta matematikako unibertsitate tituludunentzako TICetako eta Ingeniaritzako prestakuntza aurreratua eskaintzen du, eta Europa mailan enpresak eta egresatuak harremanetan jartzeko lan poltsa bat dauka.

                                                                                      +Jakiteko