• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

Euskaraldia 2020

Euskaraldian izena emateko epea zabalik da!

Eman izena!

Zer da Euskaraldia?

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (AHOBIZI edo BELARRIPREST izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ARIGUNEen bidez.