• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

Euskara ikastaroak: Euskarabidea. 2022/2023 ikasturteko 2. matrikula epea

Euskara ikastaroak administrazio publikoko langileentzat: AZL taldekoentzat eta irakasle-ikertzaileentzat


Ikusi ikastaroak eta egunak

Euskarabidean izena emateko epea: azaroaren 9tik 15era bitarte


Ikastaro trinkoak:

20 egun, 120 ordu, 8:00-14:30 astelehenetik ostiralera. urtarrila, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza.


IZENA EMATEKO URRATSAK:

Batetik, NUPeko eskaera, eta Euskarabideako eskaera bete eta hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora bidali.

Eskaeretan ikastaroa egiteko ordu konpentsazioa eskatzen duzuen edo zuen denbora librean egingo duzuen zehaztu behar duzue. Ordu konpentsazioarekin egin behar baduzue, arduradunak bere sinadurarekin baimendu beharko dizue zuen parte hartzea ikastaroan.

AZL taldekoentzat: Ikastaro trinkoetarako baimen espezifikoa ere aurkeztu behar duzue.

Bestetik, Euskarabidearen webgunean eman behar duzue izena, hemen:  https://kudeaketa.euskarabidea.net azaroaren 9tik 15era bitarte.


Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora.