• EU
  • ES


Euskara

Hasiera/ Euskara/ Iragarki Ohola

Iragarki Ohola


Itzulpengintza

Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak euskaraz irakasteko materiala euskaratzeko daukan zerbitzua zabaldu egin du, eta euskaraz irakasteko materiala zuzentzeko eta berrikusteko zerbitzuak eskainiko ditu, baita hizkuntza aholkularitzakoa ere euskararako.

Berrikuntza da itzulpen zerbitzurako deialdi bakar bat egonen dela urte osorako, eta ez direla epeak ezartzen materiala jasotzeko.

Zerbitzua erabili nahi duzuen irakasleek erantsia duzuen inprimakia aurkeztu beharko duzue, euskarri digitalean nahitaez eta behar bezala betea, itzultzea, zuzentzea edo berrikustea nahi duzuen materialarekin batera, eta helbide elektroniko honetara bidali:

itzulpenak.irakaskuntza@unavarra.es

Oharrak: Irakasmateriala euskaratzeko, zuzentzeko edo berrikusteko eskaera egin aurretik gomendatzen dizuegu NirIkasgelategiaren “Irakasmateriala” izeneko fitxan ikustea zein diren dagoeneko itzuliak dauden dokumentuak, baita beste unibertsitate eta erakundeetako euskarazko materialak ere, gure unibertsitateko euskara webgunean, “Irakaskuntza euskaraz” atalean. Halaber itzultzaile eta zuzentzaileek beren lana egiteko behar duten denbora oso kontuan hartzeko, behar duzuenerako garaiz eskura dezazuen materiala.