Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

IKERKUNTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK (IOA) 2023-2024

Hasiera: abenduaren 1ean, 09:30etik 13:30era, Sario eraikineko 04. ikasgelan.

Programatutako saio presentzial guztiak (abenduaren 1ekoa, urtarrilaren 19koa, martxoaren 4koa eta apirilaren 9koa) ordu eta toki berean izanen dira: 09:30etik 13:30era, Sario eraikineko 04. ikasgelan .

Joaquín Sevilla doktorea izanen da irakaslea.

“Ikerkuntzaren oinarrizko alderdiak” (IOA) NADOEk eskainitako zeharkako prestakuntza-jarduera bat da, eta bi irakasgai erdipresentzial bereizitan dago egituratua. Bi irakasgaiak modu independentean egiten ahal dira, hots, bietako bakar bat edo biak edozein ordenatan. Hauek dira irakasgaiak:

IOA 1 - Komunikazio Zientifikoa

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3,5 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak abenduaren 1ean eta urtarrilaren 19an egitekoak dira.

IOA 2 - Zientzia eta Gizartea

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan (3) zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak martxoaren 4an eta apirilaren 9an egitekoak dira, Sario eraikineko 04. ikasgelan.

Jardueraren balorazioa:

IOA-1: 10 orduko zeharkako prestakuntza (ZP)

IOA-2: 6 orduko zeharkako prestakuntza (ZP) edo prestakuntza tematikoa (PT)