Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Prestakuntza-jarduerak: The Conversation

Komunikazioko eta dibulgazio zientifikoko ikastaro praktikoa

Ikertzaileak artikulu zientifikoak edo papers izenekoak idaztera ohituak daudenez, non modu teknikoan eta metodikoan azaltzen baitituzte beren ikerketen emaitzak, ikertzaileei ez zaie erraz egiten hortik abiatuz zientzia jende ororentzat komunikatzen hastea. Trantsizio hori erraztearren, ikertzaileei zuzendutako ikastaro trinko bat proposatu dugu, beharrezko ezagutzak eta tresna praktikoak izan ditzaten folio zuriari edo mikrofonoari beldurra galtzeko eta dibulgazio lanari aise aurre egiteko.

Ekainaren 8an eta 9an izanen da, 10:00etatik 13:00etara, eta zuzeneko online ikastaro bat da.

Jarduera hori egiten dutenek zeharkako prestakuntzako 2 POB jasoko dituzte..

Doktoretzako ikasleentzat 60 ikaspostu daude (izena emandako ordenaren arabera esleituko dira).

Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: ucc@unavarra.es