Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

2023ko tesi-harien #HiloTesis lehiaketa

2023ko tesi-harien #HiloTesis lehiaketa CRUE Espainiako Unibertsitateen I+G+b-ko Sektore Batzordearen Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sarearen (RedDivulga) ekimena da, etorkizuneko doktoreen edo doktore berrien komunikazioko eta dibulgazio zientifikoko trebetasunak garatzen laguntzeko.

Helburua da prestakuntzaldiko ikertzaileek, bai beren doktoretza-tesia azken 6 hilabeteetan amaitu badute, bai garatzen ari badira, gizarteari kontatzea zer egiten duten, nola eta zergatik. Hala, Twitterreko hari bat egitea proposatzen da, sare sozial hori eta eskaintzen dituen aukerak baliatzeko, eta tesiaren edukia hizkuntza erraz, ulergarri eta erakargarri batera egokituko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ekimenean parte-hartzeak aukera ematen die unibertsitatean doktoretza egiten ari diren edo ikasketak duela gutxi amaitu dituztenei lehiaketan parte hartzeko.

Prestakuntzaren baliokide diren ordu kopuru hauek emanen dira (POB), zeinak zeharkakoak eta/edo tematikoak izan baitaitezke:

  • Parte-hartzaileak: 2 POB
  • Finalistak: 4 POB
  • Irabazleak: 8 POB
Dokumentazio gehigarria: