Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

"Bibliopartikulen" lantegiak, 2023ko martxoa-apirila

Liburutegiak, Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekinbatera, Bibliopartikulak 2023 izeneko programa antolatu du, ikertzeko eta irakasteko lagungarri diren tresnei, baliabideei eta zerbitzu digitalei buruzko prestakuntza-lantegiz osatua.


Ordubete irauten dute, eta 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilekoko astearte eta ostegunetan eginen dira, goizez eta arratsaldez. Kasuak kasu, lantegiak modu presentzialean nahiz bideokonferentzia bidez emanen dira.


Lantegiak gai hauei buruzkoak dira:
 

  •     Sirius: bila ezazu gune bakar batean ehun lekutan dagoen bibliografia.
  •     Web of Science eta JCR berriak
  •     Egon eguneratua: alerta bibliografikoak eta RSS
  •     Zer dira eragin handiko aldizkari zientifikoak?
  •     Nola egiaztatuko dut artikulu bat argitaratzeko erabili nahi dudan aldizkaria fidatzekoa dela eta ez dela "predatory journal" bat?
  •     Open Access-en argitaratzea APCak ordaindu gabe.
  •     Zer da ORCID? Nola lortzen ahal dut?
  •     Sortu eta eguneratu zure profila Web of Science gunean (lehengo Publons)
  •     Nola sortuko dut nire profila Google Scholar Citations tresnan?
  •     Dialnet Métricas: Gizarte Zientzietako, Zientzia Juridikoetako eta Giza Zientzietako ikerketa ebaluatzeko adierazleak
  •     Publish or Perish: zure argitalpenen eragina aztertzeko tresna
  •     SciVal: analizatu zure ekoizpen zientifikoaren eragina
  •     BUPNAtik haratago: zer dira eta nola dabiltza liburutegien arteko mailegua eta dokumentuak lortzeko prozesua?
  •     Eguneratu zure PPCko argitalpenak modu efizientean


Sartu esteka honetan martxoan eta apirilean eginen diren lantegien ordutegia eta egunak kontsultatzeko eta lantegietan izena emateko:


https://www2.unavarra.es/gesadj/servicioBiblioteca/Biblioparticulas/biblioparticulas_2023_1.html

Jardueren dokumentuaren balorazioari dagokionez, tailer bakoitzak 0,5 POBeko prestakuntza-jarduera modura hartuko da aintzat, baina ezin izanen dira 6 ordu transbertsal baino gehiago eman egindako ikastaro guztiengatik.