Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

“Osasun emozionala”ri buruzko lantegia - Bertan behera gelditu da

IKASTAROA BERTAN BEHERA GELDITU DA

Helduaroan erabakiak hartu behar izaten ditugu, bai eremu pertsonalean, bai profesionalean. Karrera akademiko bat hasteko erabakia hartzeak egokitzapen eta autonomia prozesu berri bati aurre egin behar izatea dakar, eta prozesu horrek zenbait berezitasun ditu.

Prozesua definitzen duten berezitasun horiek prestakuntzaren edukia egituratuko dute. Emozioak eta estresa kudeatzeko tresnak eskaini eta berrikusiko ditugu, eta, orobat, aztergai izanen ditugu agertoki berrietara egokitzeko gaitasuna edo erresistentziak, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren denborak kudeatzeko zailtasunak, etab.

Saioak Ikasgelategiko 028. ikasgelan izanen dira:

  • 1. saioa: Urriaren 17an, 10:00etatik 12:00etara. 028. ikasgela
  • 2. saioa: Urriaren 24an, 10:00etatik 12:00etara. 028. ikasgela
  • 3. saioa: Urriaren 31n, 10:00etatik 12:00etara. 028. ikasgela
  • 4. saioa: Azaroaren 7an, 10:00etatik 12:00etara. 028. ikasgela

Jarduera presentziala izanen da, adierazitako ikasgelan. 20 bat pertsonak parte hartzeko dago pentsatua, eta izen-emateen ordena errespetatuko da. Izena emateko azken eguna urriaren 13a izanen da (osteguna).

4 saioetara joanez gero, 4 POB emanen dira gehienez jardueren dokumenturako.

IKASTAROA BERTAN BEHERA GELDITU DA