Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Nazioarteko Doktoregaientzako Mentoretza Plana, 2022-2023 ikasturtea

Martxan da Nazioarteko Doktoregaientzako Mentoretza Planaren hirugarren edizioa (2022-2023 ikasturtekoa). Campus Iberusek Zaragozako, Lleidako eta Errioxako unibertsitateetako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-eskolekin elkarlanean antolatutako ekimena da.

doktoretzako ikasleari atzerritik etortzen denean bere egoera berrira egokitzen laguntzea da helburua, eta horretarako bakoitzari esperientzia handiagoa duen doktoregai bat esleitzen zaio, zeina mentore lana egiteko prest egon behar baita. Mentoreak irakaskuntzarako tramiteak egiteko laguntza ematen dio doktoregaiari, eta, horrez gain, berak nahi izanez gero, kanpoko tramiteak egiten laguntzen dio edo jarduera soziokulturaletan parte hartzen.

Espero dugu aurten mentoreez gainera “doktoretzako enbaxadoreak” edukitzea lau unibertsitateetan. Enbaxadoreek, mentoreei laguntzea ez ezik, beste zeregin batzuk izanen dituzte, hala nola nazioarteko doktoregaientzako jarduerak antolatzea. (http://www.campusiberus.es/iberus-connect/)

Nor izan daiteke mentore edo doktoretzako enbaxadore?

Campus Iberus partzuergoko unibertsitateen edozein doktoretza programatan matrikula egin duten ikasleak izan daitezke mentore. Mentoreek motibazioa eta trebetasun sozialak izan behar dituzte mentore lanetan aritzeko. Hizkuntzak jakitea aintzat hartuko da.

Doktoretzako enbaxadore hautatua izateko, horrez gain, deialdiaren testuan biltzen diren beste irizpide batzuk hartuko dira kontuan. Hemen kontsultatzen ahal da deialdia: https://www.campusiberus.es/iberus-connect/.

Programaren parteetako bat da mentoreentzako eta enbaxadoreentzako prestakuntza espezifikoa beren lanak garatzeko garrantzitsuak diren arloetan.

Aitortzen diren kredituak

Hau izanen da aitorpena mentore gisa programan modu aktiboan parte hartzeagatik: zeharkako prestakuntzako 15 ordu izateko eskubidea eta merezimendu gehigarritzat hartuko dela hori nazioarteko mugikortasunerako, Erasmus Iberus + beka eskatzen bada. Deialdiaren betebeharrak betetzen badira, aitorpena emanen da, ez bestela.

Doktoretzako mentore edo enbaxadore* izan nahi duten doktoregaiek on line inprimaki hau bete behar dute.

Izena emateko epea: 2022ko uztailaren 29a (egun hori barne)