Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Doktoregaientzako G-9 Prestakuntza Plana - III edizioa - 2022

DOKTOREGAIENTZAKO PRESTAKUNTZA - INFORMAZIOA

Helburuak

1.- G9 taldearen Campus Digital Partekatuaren bitartez prestakuntza eskaintza komun bat izatea, G-9 taldeko doktoregaien prestakuntza planak osatzeko.

2.- Doktoregaiei kalitatezko prestakuntza birtual bat ematea, lagunduko duena gure ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntzaren emaitzak gero eta hobeagoak izan daitezen.

Inskripzioa

- Doktoretzako ikasle bakoitzak gehienez bi ikastaroetan izen emateko aukera izanen du.

- Ikaspostuak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, ikastaroaren prezioa ordaindu ondoren eta bakoitzak duen jatorrizko unibertsitatean.

- Ikastaro bakoitzeko 5 ikaspostu gordetzen dira unibertsitate bakoitzeko.

- G-9 taldearen webgunearen bidez egiten da inskripzioa:

http://www.uni-g9.net/formacion-para-doctorandos rellenando el formulario correspondiente.

Posta elektronikoz jakinaraziko zaie ikasleei onartuak izan diren edo ez eskatu dituzten ikastaroak egiteko.

Ikastaroak doakoak dira.

Ikastaroak online ematen dira.

Ikastaro bakoitza egiteko gakoak ikastaroa hasteko egunaren aurretik 2 egun lehenago jasoko dituzte, kontuan hartuz ikastaro bat baino gehiagotan parte hartu behar dutenek gako berak erabili behar dituztela ikastaro guztientzat eta aurreneko ikastaroak hasi behar duenean jasoko dituztela.

Era berean ikastaroetarako onartuak izan diren guztiek oroigarri bana jasoko dute ikastaroak hasi behar duenean, 3 egun aurretik.

Izena emateko epea:

Otsailaren 4ko 8:00etatik otsailaren 24ko 14:00ak arte.

Norentzat den

Unibertsitateen G9 taldeko unibertsitateetako batean Doktoretza Programa bat egiteko matrikula egin duten Doktoretzako ikasle guztientzat. Hauek dira unibertsitate horiek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Ziurtagiria

Ikastaroaren ziurtagiria eskuratzeko prestakuntzako doktoregaiak gaindituak izan behar ditu ikastaroaren koordinatzaileak proposatzen dizkion ebaluazio jarduerak.

G-9 taldeko Idazkaritza Nagusitik posta elektronikoz bidaliko dizkiete ziurtagiriak ikasleei.

Informazio gehiago:   cdc-g9@uni-g9.net

G9 taldearen Campus Digital Partekatuaren Doktoregaientzako III. Planaren liburuxka