Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Osasun Zientzietako Doktoretza-Programarako onarpenak, 2021/2022 ikasturtea

2021-2022 ikasturtean Osasun Zientzietako Doktoretza Programan ikasleak onartzeko hautaketa-prozesua konplexu samarra denez, ezin izan dira bete ikasturte horretarako egutegi akademikoan ezarritako epeak.

Horregatik, matrikula formalizatzeko epe berezi bat dutela jakinaraziko diegu onartutako ikasleei.

Salbu eta onarpen eskaeran berariaz adierazten badute matrikula lotua egonen dela doktoretza aurreko laguntza baten esleipenari (kasu horretan, hura ebatzi arte itxoiten ahalko da), onartutakoek matrikula egiteko epea azaroaren 30a arte izanen da, egun hori barne.

Epe horretan ez badute matrikula formalizatzen, ulertuko dugu ez dituztela doktoretzako ikasketak ikasturte honetan hasiko, eta, hortaz, itxaron zerrenda aktibatuko da.