Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

IKERKUNTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK (IJOA) 2021-2022

Hasiera: abenduaren 2an, 09:30etik 13:30era, NADOEren prestakuntza-gelan (Sario eraikina - 2. modulua).

Programatutako saio presentzial guztiak (abenduaren 2koa, urtarrilaren 19koa, otsailaren 16koa eta martxoaren 16koa) ordu berean izanen dira: 09:30etik 13:30era.

IJOA 1 jardueraren amaierako ekitaldia (2022ko urtarrilaren 19koa) Sario eraikineko 04. ikasgelan izanen da.

Joaquín Sevilla doktorea izanen da irakaslea.

“Ikerkuntzaren oinarrizko alderdiak” (IJOA) NADOEk eskainitako zeharkako prestakuntza-jarduera bat da, eta bi irakasgai erdipresentzial bereizitan dago egituratua. Bi irakasgaiak modu independentean egiten ahal dira, hots, bietako bakar bat edo biak edozein ordenatan. Hauek dira irakasgaiak:

IJOA 1 - Komunikazio Zientifikoa

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3,5 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan (4) zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak abenduaren 2an eta urtarrilaren 19an egitekoak dira.

Urtarrilaren 19ko saioa Sario eraikineko 04. ikasgelan izanen da.

IJOA 2 - Zientzia eta Gizartea

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan (3) zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak otsailaren 16an eta martxoaren 16an egitekoak dira.

Jardueraren balorazioa:

IJOA-1: 10 orduko zeharkako prestakuntza (ZP)

IJOA-2: 6 orduko zeharkako prestakuntza (ZP) edo prestakuntza tematikoa (PT)