Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Erasmus+ deialdia 2021-2022 ikasturteko doktoretzetarako - Campus Iberus

Campus Iberusek Erasmus+ beken deialdi bat argitaratu berri du. 2022an praktikak Europan egin nahi dituzten doktoregaiei daude zuzenduak, eta 2 eta 4 hilabete bitarte iraunen dute. 
 
Hauek dira deialdiaren ezaugarri nagusiak:

A- Xedea: 50 doktoregairi beste horrenbeste Erasmus+ beka esleitzea 2022an praktikak Europako enpresa edo erakundeetan egin ditzaten, Europako lan merkatuaren eskakizunetara egokitzeko eta, aldi berean, lan esperientzia eskuratu eta hizkuntza-maila hobetzeko.

B- Norentzat: Campus Iberus partzuergoko edozein unibertsitatetan matrikulatutako doktoregaientzat (Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Lleidako Unibertsitatea eta Errioxako Unibertsitatea).

C- Eskaeren aurkezpena:

 Epea: 2021eko abenduaren 6ko 23:59 arte.

Prozedura:

1.- Eskabidea “on-line” bete behar da (beherago adierazitako webgunean ere betetzen ahal da)

2.- Eskatzen diren agiriak bidali behar dira, posta elektronikoaren bidez, helbide honetara: programas@campusiberus.es

Dokumentazio gehigarria: