Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Campus Iberus doktoreentzako jardunaldiak 2021

IBERUS NAZIOARTEKO BIKAINTASUN CAMPUSAREN VII. JARDUNALDIAK DOKTOREENTZAT (JAKA, 2021eko URRIAREN 4tik 6ra arte)  

Ezagutu nahi al dituzu zenbait unibertsitatetako diziplina guztietako doktoregaiak?

Gai al zara transmititzeko zeinen liluragarri den zure tesi lana?

Probatu egin nahi dituzu nolako trebetasunak dauzkazun zure ikerketaren komunikatzaile gisa?

Bai erantzun baduzu, Doktoreentzako Iberus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren VII. Jardunaldietan parte hartzera animatzen zaitugu. 2021eko urriaren 4tik 6ra arte eginen dira Jakako Unibertsitateko egoitzan.
Jardunaldi hauen helburua da Campus Iberuseko doktoregaien arteko erlazioak eta komunikazioa indartzea, bakoitzak zein ikerketa arloa duen kontuan hartu gabe. Zenbait jarduera eskaintzen dira horretarako, prestakuntzan dauden ikertzaileen zeharkako gaitasunak hobetzeko bereziki.
Jardueren programan zenbait ponentzia, panel eta parte hartzeko saio daude bi lanegunetan garatzeko. Doktoregaiek beren tesi lanen azalpenak egiteko eta besteekin eztabaidatzeko saioak egonen dira. Antolatzaileek azpimarratu egiten dute zeinen garrantzitsua den beste diziplinetako ikertzaileei, bai edukiari eta bai formari dagokionez, erraztea lana interpretatzeko modua. Nahitaezkoa ez bada ere, beren lanak ingelesez aurkeztera animatzen ditugu parte hartzaileak. Ahozko azalpena gaztelaniaz egitea nahiago badute ere, badute aukera posterra ingelesez prestatzeko.

Norentzat dira jardunaldi hauek?
Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako edozein doktoretza programatan matrikula egin duten doktoregaiak daude parte hartzera gonbidatuak, batez ere tesiaren bigarren urtean edo hortik aurrerako urteetan daudenak.

INSKRIPZIOA
Jardunaldietan parte hartzeko inskripzioa doakoa da eta berdin Jakako Unibertsitateko egoitzan egoteko aldia.  Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Doktoreentzako VII. Jardunaldien webgunean.
Aurreinskripziorako eskaerak online egin beharko dira, webgunean horretarako dagoen estekaren bidez, eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da. Aurreinskripziorako epea 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, bukatzen da 14:00etan.
Esteka honen bidez daude ikusgai inskribatzeko prozedurari buruzko xehetasunak eta jardunaldiei buruzko gainerako informazio nabarmena.  Datozen asteetan eguneratuko da behin-behineko programa.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi antolatzaileei HARREMANETARAKO botoian klik eginez webgune honen hasierako orrialdean: https://eventos.unizar.es/46465/detail/vii-jornadas-doctorales-de-campus-iberus.html

Dokumentazio gehigarria: