Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Mentoretza Programa Nazioarteko Doktoregaientzat

Campus Iberusetik, eta Zaragozako, Lleidako eta Errioxako unibertsitateen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetzarekin, aurkeztu berri da 2021-2022 ikasturterako Mentoretza Programa Nazioarteko Doktoregaientzat. Joan den urtean izan zuen aurreneko edizioa eta bigarrena da hau.

Atzerritik etortzen den doktoretzako ikasleari bere egoera berrira egokitzen laguntzea da helburua, eta horretarako bakoitzari esperientzia handiagoa duen doktoregai bat esleitzen zaio, zeina mentore lana egiteko prest egon behar baita. Mentoreak irakaskuntzarako tramiteak egiteko laguntza ematen dio doktoregaiari eta horrez gain, berak nahi izanez gero, kanpoko tramiteak egiten laguntzen dio edo jarduera soziokulturaletan parte hartzen.

Edizio honen berritasuna da “Doktoretzako enbaxadorearen” figura. Mentoreei beren lanetan laguntzea da enbaxadoreen eginkizuna eta lan espezifiko batzuk eginen dituzte horrez gain, hala nola, nazioarteko doktoregaientzako jarduerak antolatzea. (http://www.campusiberus.es/iberus-connect/)
Nor izan daiteke mentore edo doktoretzako enbaxadore?
Campus Iberus partzuergoko unibertsitateen edozein doktoretza programatan matrikula egin duten ikasleak bihur daitezke mentore.  Mentoreek motibazioa eta trebetasun sozialak izan behar dituzte mentore lanetan aritzeko. Aldeko balorazioa izanen du hizkuntzak jakitea.

Doktoretzako enbaxadore hautatua izateko, horrez gain, deialdiaren testuan biltzen diren beste irizpide batzuk hartuko dira kontuan.
Programaren parteetako bat da mentoreentzako eta enbaxadoreentzako prestakuntza espezifikoa beren lanak garatzeko garrantzitsuak diren arloetan.

Aitorpena
Hau izanen da aitorpena mentore gisa programan modu aktiboan parte hartzeagatik: zeharkako prestakuntzako 15 ordu izateko eskubidea eta merezimendu gehigarritzat hartuko dela hori nazioarteko mugikortasunerako, Erasmus Iberus + beka eskatzen bada. Deialdiaren betebeharrak betetzen badira, orduan soilik emanen da aitorpen hori.
Doktoretzako mentore edo enbaxadore izan nahi duten doktoregaientzako eskaera

Onlineko inprimaki hau bete beharko dute interesdunek:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScEi4YNlgrP1WtJMwZxF8tUJ1pXadC2fe7dNqsVxMEA3bvbYg/viewform

Epea: 2021eko uztailaren 30era arte, eta egun horretan eguerdiko 11:59ra arte.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Webgune honetan dago ikusgai programari buruzko informazioa eta izena emateko inprimakiaren esteka:   https://www.campusiberus.es/iberus-connect/

Mentoreentzako eta enbaxadoreentzako deialdiaren esteka:  https://www.campusiberus.es/wp-content/uploads/convocatoria-mentores-iberus-2.pdf

Harremanetarako: iberusconnect@campusiberus.es