Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

"Smart Cities Teknologietako adituaren Hirugarren Zikloa"” Titulu berekia

“SMART CITIES TEKNOLOGIETAKO ADITUAREN HIRUGARREN ZIKLOA” izeneko tituluaren berri ematen dizuegu hemen.

 Norentzat den: 

·         NUPeko Smart Cities Institutuko doktoregaientzat.
·         Beste espezialitate batzuetako doktoregaientzat.
·        Smart Cities sektorearekin erlazioa duten beste profil batzuk dituztenentzat, Unibertsitateko

Masterraren titulazio ofizial bat edo titulazio baliokide bat badute (lehengo Goi Mailako Ingeniaritzak edo Lizentziaturak).

Smart city edo hiri adimenduna da aktiboak, baliabideak eta zerbitzuak modu efizientean kudeatzeko teknologia erabiltzen duen hirigunea. Hiri garapenerako modu hau jasangarritasunean oinarritzen da eta mundu mailako fenomeno geldiezina da, zeina irtenbide bakarra baita hirigintzak gure planetaren ingurumenean eta sozioekonomian izanen dituen eragin kezkagarriak geldiarazteko eta murrizteko.

“Smart Cities Teknologietako Adituaren Hirugarren Zikloa” izenekoak zeharkako prestakuntza ematen du hiri adimendunetan gaur egun erabiltzen diren teknologiei buruz (hari gabeko komunikazioak eta komunikazio optikoak, mugikortasun jasangarria, datuen zientzia eta machine learning, robot autonomoak etab.).

    Edozein zalantza izanez gero idatzi Unibertsitate - Gizarte Fundazioko Elena Alzateri.  elena.alzate@unavarra.es.

Dokumentazio gehigarria: